
1. Energia nuklearra oso arriskutsua da
Chernobileko tragediak argi utzi zuen energia iturri horrek kalteak egiteko eta hondamendiak sortzeko duen ahalmena.
2. Nuklearra da energiarik zikinena
Zentral nuklearrek hamarka mila urtetan irauten duten hondakin erradiaktiboak sortzen dituzte eta haien kudeaketa, tratamendua edo ezabapena oraindik konpontzeke dauden arazoak dira.
3. Energia nuklearra da enplegu gutxien sortzen duena
Sortutako energia-unitateko. Edozein energia berriztagarriren azpitik. 2008ko txostenean Comisiones Obreras-ek argitaratutako datuen arabera.
4. Nuklearra oso energia garestia da
Estatuaren diru-laguntza handia (guztiok ordaintzen duguna...) behar du etengabe aurrera egiteko. Esaterako: Espainian hondakin erradiaktiboen kostua, Hondakin Erradiaktiboen Nazioko Enpresaren arabera (ENRESA), 2070 arte 13.000 milioi eurotik gorakoa izango da.
5. Energia nuklearra ez da beharrezkoa
Alemanian eta Suedian ikusi den bezala, nahi politikoa egonez gero, posible da energia nuklearra uztea eta Kiotoko Protokoloak dioen bezala CO2 igorpenak gutxitzen dira, aldi berean.
6. Energia nuklearra ez da klima aldaketaren konponbidea
Ezingo da inoiz ere ez ekonomikoki bideragarria eta efizientea izango klima aldaketaren aurka CO2 igorpenak murrizteko konponbide bezala. Izan ere, energia nuklearra Kiotoko Protokoloaren finantza mekanismoetatik kanpo dago.
7. Energia nuklearrak ez du independentzia energetikorik sortzen
Espainiak zentral nuklearretan erregai bezala erabiltzen den uranioaren %100 inportatzen du, beraz, atzerriko herrialdeen menpe dago zentzu horretan.
8. Energia nuklearra ere bukatu egingo da
Uranio-235 (erreaktore nuklearren erregaia) gordekinek hainbat hamarkada besterik ez dute iraungo.
9. Energia nuklearrak ez du gizartearen oniritzia
Iritzien inkesten arabera, espainiar hiritar gehienek energia sortzeko modu hori baztertu egiten dute.
10. Energia nuklearra ez da bateragarria energia eredu iraunkorrarekin
Ez du haren premisa bat ere ez betetzen: ekonomikoki ez da efizientea, ez da gizartearentzako bidezkoa, ezta ingurumenerako onargarria ere. Energia nuklearra baztertzea nahi politikoaren araberakoa da, ez baitago arazo teknikorik, energetikorik edo ekonomikorik hori egiteko eta, gainera, segurtasunaren eta ingurumeneko babesaren zein osasunaren aldetik, onena da.